Skip to main content

Pregoilaria

ETS, ARABAKO ERRIOXAKO 2024KO MAHATS-BILKETAREN FESTAKO PREGOILARIAK

ETS, En Tol Sarmiento, musika-taldea, Arabako Errioxako 2024ko Mahats-bilketaren Festako pregoilariak

2024. PREGOILARIA.

Ekorako talde honek ia bi hamarkada daramatza gure eskualdearen proiekzioa egiten Euskadin eta Euskaditik kanpo bere musikarekin bisitatzen dituen eszenatokitan. Azken urteotako musika panoraman erreferente izatera heldu dira, gure hizkuntza, euskara, nazioko eta nazioarteko agertokietara eramanez. Arrakasta horren erakusgarri 2023ko amaieran gertatutakoa, ordu gutxi batzuetan, hogei urteko ibilbidea ospatzeko kontzertuetarako 45.000 sarrera saldu baitzituzten. Hitzordua 2025eko martxoan izango da.

ETSko kideek oso harreman berezia dute mahats-bilketaren jaiarekin, mahastizaintzarekin eta baita Moredarekin ere. Iñigo Etxazarreta kantariak aitortu du Moredakoak izan zirela nerabezaroan bere herritik kanpo bizi izan zituen lehen jaiak. Gainera, talde honen mahats-bilketarekiko harremana hasieratik dator, bere lehen maketa Mahats-bilketa Hautatua izenburupean agertu zen. Urte batzuk geroago, 2017an, Iñigo izan zen Jaiaren aurkezlea bere herrian, Ekoran, eta handik urte betera, Jaiaren 25. urteurrena ospatzeko, Lurra Ardoa Dantza ikuskizunean parte hartu zuen.

Bestalde, Ruben Campinum, familia-upeltegiaren proiektuaren  baitan, Jaiarekin batera urtero antolatzen den "Mahats-bilketa Sariak" ardo-lehiaketan, ohiko partehartzailea da.