Pregoilariak
Iñigo San Millán
XXVIII Edizioa. Navaridas 2023
Iñigo San Millanek denboraldiak ematen ditu gure eskualdean, txikitatik izan da Guardiako udatiarra. Gure Mahats-bilketako Jaiko 2023ko pregoilaria Bilboko Athletic Clubeko Errendimendu Handiko Departamentuko zuzendaria da gaur egun, UAE Team Emirates taldea eta zehazki Tadej Pogačar txirrindulariaren errendimentuen ardura izan ondoren. Coloradon (AEB) bizi izan zen, eta bertan kirol-medikuntzan trebatu zen. UPV/EHUn fisiologiako doktorego batekin osatu zuen bere prestakuntza, arlo horretan nazioarteko erreferentzia izatera heldu da. Ondoren, San Millan Doktorea Estatu Batuetara itzuli zen minbiziari eta diabetesari buruzko ikerketa-talde batean parte hartzeko.
Pou anaiak, Iker eta Eneko
Eskalatzaileak.
XXVII Edizioa. Lantziego 2022
Iker eta Eneko Pou anaia gasteiztarrak mundu osoan ezagunak diren eskalatzaile eta alpinista profesionalak dira. Bere curriculum luzean bere abenturak nabarmentzen dira, munduko hainbat txokotan muturreko zailtasuneko eskalada bide berriak irekiz. Proiekturik aipagarrienetako bat "7 horma, 7 kontinente" proiektuarena izan zen 2003an, edo TNF 4 elementuena, zeinean sartuta baitzeuden gure pregoilari bihurtzeko gonbidapena jasotzean.
Txikitatik mendiari lotuta, modu profesionalean aritzen dira eskaladan 90eko hamarkadatik. Gure mendilerroaren hurbiltasunak eta ezaugarriek hormen sekreturik ez izatea eragiten dute. Kirolari bikoteak hainbat sari jaso ditu bere kirol-lorpenengatik, hala nola Espainiako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren Sari Berezia edo Kirolaren Euskadi Saria, Urrezko Piolet sarirako ere izendatu dituzte.
JOSÉ MARÍA SANZ, “LOQUILLO”
Abeslaria.
XXVI Edizioa. Mañueta 2019
Abeslari eta poeta, 80ko hamarkadako rock-and-roll hispaniarreko artista garrantzitsuenetako bat da. Loquillo y los Trogloditas taldearen buru izan zen 2007ra arte eta ordutik aurrera bakarkako ibilbide musikalean jarraitu du, hainbat musika taldeen akonpainamenduarekin.
Bartzelonan jaioa, artistak hamarkada batzuk daramatza Euskadin, eta gaur egun Biasterin bizi da. Mañuetan ospatutako Mahats-bilketaren Festan parte hartu izana izan zen, artistaren beraren hitzetan, Arabako Errioxako kulturan eta izaeran integratzeko modurik onena.
Maialen Lujambio
Bertsolari gipuzkoarra, Euskalherriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna 2009 eta 2017an.
XXV Edizioa. Bilar 2018
Txikitatik, erakutsi ditu sormena eta inprobisaziorako dituen doainak eta bertsolaritza munduan izandako hainbat ekitaldietan beti utzi du bere aztarna. Bilarren emandako pregoiak entzuleak emozionatzea lortu zuen, bertsolaritza eta ardoaren munduak bertso sorta ederraren bidez lotu zituelako.
Karra Elejalde
Aktore
XXIV Edizioa. Iekora 2017
Toti Martinez de Lezea
Idazle
XXIII Edizioa. Samaniego 2016
Oso idazle emankorra da arabar hau, 50 liburu baino gehiago argitaratu ditu, "Nur" haur-sagaren sortzailea.
Kepa Junkera
Musikaria, musikagilea, ekoizlea.
XXII Edizioa. Zieko 2015
Nazioartean ezaguna den folk musikaria, trikitixaren maisua. Beste sari batzuen artean, 2003an Folk Album Onenari Grammy Latinoa jaso zuen.
Ramón Roteta
Sukaldari
XXI Edizioa. Bastida 2014.
Izen handiko sukaldari eta telebista aurkezle hau aritu zen pregoilari gisa.
David de Jorge
Sukaldari
XX Edizioa. Eskuernaga 2013.
Hedabideetan horren ezaguna den sukaldari hau izan zen pregoilaria, komunikazioan iaioa eta telebistako sukaldaritza saioei ikuspuntu berritzailea eman diena.
Aimar Olaizola
Campeon Manomanista
XIX. Edizioa. Lapuebla de Labarca. 2012
Equipo Euskaltel
Aritua den euskal txirrindularitza taldea ordezkatuz, Oyón-Oionera ondorengo txirrindulariak gerturatu ziren: Igor González de Galdeano, Iñaki Isasi, Igor Antón, Mikel Landa eta Miguel Madariaga gerentea.
XVIII. Edizioa. Oyón - Oion. 2011
Inma Shara
Orkestra zuzendari arabarra. Munduan, esparru honetan, zuzendari emakume gutxi dago.
XVII. Edizioa. Guardia. 2010
Josean Kerejeta
Saski Baskonia saskibaloi klubeko ordezkari gisa aritu zen. Klub horretako lehendakaria da 1988. urteaz geroztik.
XVI. Edizioa. Páganos. 2009
Pepe Viyuela
Kripanen erroak dituen umorista eta aktorea; izan ere, herri horretan jaio zen haren amona.
XV. Edizioa. Kripan. 2008
Andoni Agirregomezkorta
Telebista aurkezlea. Zazpi urtez "Vaya semanita" saioko aurkezlea.
XIV. Edizioa. Leza. 2007
Juan Martínez de Irujo
Pelotari nafarra. 2006. urtean, gaztetasuna gorabehera, jada, sari batzuk irabazita zituen, banako zein taldekoak.
XIII. Edizioa. Moreda Araba. 2006
Iker Romero
Eskubaloi jokalari arabarra. Haren postuan, munduko jokalaririk hoberenetarikoa da.
XII. Edizioa. Nabaridas. 2005
Klaudio Landa
Irrati eta telebista aurkezlea.
XI. Edizioa. Lantziego. 2004
Yolanda Alzola
Telebista aurkezlea. Txetxu Ugalde aurkezlearekin batera "Lo Que Faltaba" saioa aurkezten zuen.
X. Edizioa. Mañueta. 2003
Carlos Sobera
Aktore eta telebista aurkezlea.
IX. Edizioa. Bilar. 2002
Hermes Desio
Deportivo Alaves-en ordezkari gisa parte hartu zuen. Urte bereko maiatzaren 16an ospatu zen kopako final mitikoan parte hartu zuen, eta taldeak 5-4 galdu zuen.
VIII. Edizioa. Iekora. 2001
Txetxu Ugalde
Telebista aurkezlea. Hainbat saiotan parte hartu du, adibidez, ETBko "Lo Que Faltaba" saioan.
VII. Edizioa. Samaniego. 2000
Juanito Oiarzabal
Telebista aurkezlea. Hainbat saiotan parte hartu du, adibidez, ETBko "Lo Que Faltaba" saioan.
VII. Edizioa. Samaniego. 2000
Pedro Subijana
Akelarre jatetxeko buru den itzal handiko sukaldari euskalduna. ETB katean "La cocina de Pedro Subijana" saioko aurkezle izan zen, eta 1992. urtetik 1400 saio baino gehiago emititu ditu.
V. Edizioa. Bastida. 1998
Iñaki Perurena
Harrijasotzaile nafarra, hainbat marka lortu dituena.
IV. Edizioa. Eskuernaga. 1997
Iñaki Landa
1980.etik 22 alditan Celedonena egin du.
III. Edizioa. Lapuebla de Labarca. 1996
Martín Fiz
Mundu osoan ezaguna den atleta arabarra. Beste lorpen batzuen artean, Europako maratoi txapelduna izan zen 1994. urtean eta munduko txapelduna diziplina berean 1995.ean.
II. Edizioa. Oyón - Oion. 1995
Javier Clemente
Bilboko Athetic Kubeko entrenatzaile.
I. Edizioa. Guardia. 1994