Skip to main content

Historia

ARABAKO ERRIOXARAKO MAHATS-BILKETARAKO JAIA

1994an sortu zen Guardian, eta harrezkero, hamalau udalerritatik igaro da. Mahats-bilketa irailaren bigarren asteburuan ospatu ohi da.

Ekitaldi ospetsu horren asmoa da bisitariei bertako bizimodua erakustea, baita eskualdeko nekazaritzaren garapenerako produktu nagusia den ardoa ezagutzera ematea ere. Festari hasiera emateko Tradiziozko Pregoia eman ohi da; horretarako, kirola, kultura, komunikabide eta gizarte arloko izen handiko pertsonen laguntza izaten dugu —Arabako Errioxako ordezkari bilakatzen dira—. Pregoiaren ostean, mahatsa zapaltzeari ekiten zaio, eta horrela, lehenengo muztioa dastatzeko aukera ematen dugu. Dastaketa eta gero, festa antolatu den herria hobeto ezagutzeko aukera ematen duen ibilalditxo bat egiten da. Ibilaldi horrek aukera emango digu eskualde osoko ardoa dastatzeko; izan ere, ibilaldi horretan hainbat herritako zenbait upeltegiren ardoa dastatzeko aukera izango dugu.

Ardoa, ohiko moduan, beirazko kopa fin batean dastatzen da, eta kopak egun horren oroigarri den Arabako Errioxako logotipoa izaten du. Ardo-dastaketaz gain, hainbat jarduera tartekatzen dira, besteak beste, haur-jokoak, erakusketa gastronomikoak eta musika emanaldiak. Ekitaldi horiek guztiek jaiegun dibertigarri batez gozatzeko aukera eskainiko digute, baita bizikidetzako egun batez gozatzeko aukera ere.

Hitzordura jendetza hurbildu ohi da. Nolanahi ere, hori ez da oztopo bat izan ohi. hainbeste jende hurbiltzea ez da inolako oztopoa; izan ere, boluntarioz osatutako talde handi bat dago antolakuntzan, eta beti izango dugu pertsonaren bat egun hori guri errazteko eta atseginago egiteko prest.

Egun handi hori baino lehen, bi ekitaldi nabarmentzen dira: batetik, Arabako Errioxako Ardoaren eta beste jakiren baten arteko Senidetzea; eta bestetik, Errioxa Jatorri-deitura Kalifikatuko ardo-lehiaketa. Aipatu berri den lehiaketa horretan erabakitzen da zeintzuk diren ardorik onenak, Errioxa deituraren baitan dauden hiru azpimultzoak kontuan hartuta.

Babesleak

Antolatzaileak

Laguntzaileak