Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiak 2026an izango du XXXI. ospakizuna. Hiru hamarkadaz Arabako Errioxan herriz herri; edizio bakoitzean, antzekoa eta berritik duen ekitaldia ospatzeko. Aurten Kripan izango da hitzordua hartuko duen herria, irailaren 13 igandean. Hasiak dira jaia prestatzen, maitasunez eta arduraz, bertaratzen garen guztioi, egun paregabea eta errepikaezina eskaintzeko.
Duela hogeita hamar urte Arabako Errioxako Kuadrillak bultzatu zuen ospakizun hau helburu argi batekin jaio zen: eskualde osoa irudikatuko zuen eta, aldi berean, haren aberastasuna eta aniztasuna balioetsiko zituen ekitaldi bat sortzea. Ardoa eta mahastia nortasun elementu komun gisa hartuta, jaia aldatzen joan da eta ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da, urtero berritasunekin. Edizio bakoitzean, paisaia, ohitura eta ñabardura berriak bizitzeko aukerak ditugu, herri anfitrioi bakoitzak ospakizunaren esperientzia benetan berezia izan dadin saiatzen delako.