Ardo Lehiaketa

Arabako Errioxako Mahats-bilketako Ardo Jaien Lehiaketaren 32. edizioko sariak banatuko dituzte Arabako Errioxak lehen zazpi sarietatik sei bereganatu ditu

Antolatzaileek lehiaketa udara aurreratu dute lehenengoz, helburu bikoitzarekin: mahats-bilketaren hasiera goiztiarrak sarien banaketa udazkenaren amaierara arte atzeratzea saihestea eta lehiaketaren berezko garrantzia eta berezitasuna nabarmentzea, izaera eta egutegi propioa emanez.  Lehiaketa uztailaren hasieran egin zen, eta hilaren 17an egin zen sari-banaketa, Eltziegoko Fos upategian.

Upeltegiek lehiaketako berrikuntzak babestu dituzte, eta aurreko edizioetako laginen antzeko kopurua aurkeztu dute. Oraingoan, 240 inguru izan dira, bederatzi kategoriatan banatuta, eta horietatik zazpi lehiaketa-fasera igaro dira. Sarien banaketa aztertuz gero, nabarmentzekoa da edizio hau bereziki anitza izan dela: hogeita bat sariak hamahiru herritako hemezortzi upeltegitan banatu dira. Sari bat baino gehiago hiru upategik lortu dute soilik, eta Arabako Errioxak lehen zazpi sarietatik sei bereganatu ditu.

Lehiaketan, beste behin ere, Jatorrizko Deituraren txoko guztietako ardoek hartu dute parte. Horixe da, hain zuzen ere, hitzordu honen berezitasun nagusietako bat: ehun urtetik gorako deitura honetako hiru azpieremuetako upeltegiek batera lehiatzeko aukera izatea. Horrek guztiak Errioxa JDKren termometrorik onena bihurtu du lehiaketa. Aurten, gainera, dastatzaileek aurkeztutako ardoen kalitate handia goraipatu dute. Horren erakusgarri azken erabaki liskartsua izan da: Urteko Ardo Beltzen kategorian bi bigarren sari banatu behar izan dituzte, epaimahaiaren puntuazio-baremo guztien arabera, bi laginak parekatuta bukatu ondoren.

EGITARAUA

IBILBIDEAREN MAPA

BIDAIATU AUTOBUSEZ

NOLA HELDU

PARKINGS