Pregoilaria

Oscar de Marcos

Laguardian jaio eta futbol profesionaletik erretiratu berri den Oscar de Marcos futbolaria izango da Arabako Errioxako Mahats-bilketaren XXX. edizioko pregoilaria.

Bere kirol ibilbide luzean zehar, Oscar erreferente bihurtu da zelai barruan eta kanpoan, ez bakarrik bere taldeko zaleentzat, baita futbol profesionalaren multzoarentzat ere. Bere jarrerak, konpromisoak eta balioek arrastoa utzi dute bere kideen artean eta kirolaren arlo guztietan.

Harrotasunez eraman izan du beti Arabako Errioxa izena, bere jaioterria, eta lotura ez da inoiz galdu, ezta bere lanbideak ezarritako distantzian ere. Urteekin bere herriarekiko eta eskualdearekiko lotura hori indartu baino ez da egin.

Bitxia bada ere, ez da Oscarrek jai honetan parte hartzen duen lehen aldia: duela 27 urteLaguardia ordezkatu zuen lehen muztioa egiteko mahatsak eramaten zituen haurretako bat izan baitzen. 2025 honetan protagonista osoa izango da, bere pregoiarekin ospakizunari hasiera emanez. Era berean, Oscarrentzat Mahats-bilketaren Jaia bete-betean biziko duen lehen aldia izango da, bere kirol ibilbideak orain arte bertatik gozatzea galarazten baitzion. Itzulera berezia, emozioz eta sinbolismoz betetakoa.

EGITARAUA

IBILBIDEAREN MAPA

BIDAIATU AUTOBUSEZ

NOLA HELDU

PARKINGS